jueves, 14 de junio de 2012
miércoles, 6 de junio de 2012
IRAGARKIA
Iragarki hau hirugarren adineko pertsonentzat egina dago, ohartu daitezen beraiek ere garrantzia handia dutela gure sozietatean nahiz eta jende asko ez konturatu haien ondotik joaten diren arte. Iragarki honekin hirugarren adinekoak ondo zaindu behar ditugula konturatu naiz eta batzuetan nahiz eta oso pisutsuak iruditu, beraiekin ahal dugun denbora gehien egon behar garela adierazteko egin dugu iragarkia. Oso gustora sentitu naiz honekin asko ikasi dudalako eta hirugarren adinekoei hobeto ezagutzeko aukera eduki dudalako. Bideo hau egin behar nuenean nire aitona- amonekin hitz egin nuen interesa nuelako zer nolako iragarkiak ikustea gustatuko litzaiekeen, eta horrela haien atentzioa deitzeko. Denbora honetan beraiekin egon naiz eta oso gustura sentitu naiz hitz egiteko gai interesgarri bat aurkitu bait nuen.
martes, 29 de mayo de 2012
ELKARRIZKETA
Bideo honetan hirugarren adineko gizon bateri Benta Berriko plaza batean elkarrizketatzen azaltzen gara.
Elkarrizketa nori eta nun egiteko arazo handiak izan genituen baina bertatik ikasi duguna da, talde lanean
aritzea askoz ere errazagoa dela bakarka lan egitea baino, zeren horrela galderak asmatzerakoan edo nori eta nun egin elkarrizketa pentsatzerakoan, ideia gehiago lortzen dira eta besteen ideietatik ere beti dago zehozer ikasteko.Esan beharra dago, hirugarren adinekoekin lan bat egiteak bere alde honak badituela, esaterako bere haurtzaroari buruz hitz egiten duenean anekdota asko kontatzen dituzte eta bertan ikusten da, oraingo bizimoduak ez duela zerikusirik lehengoarekin.Baita ere, hirugarren pertsonei elkarrizketa bat egitea,beraien oroitzapenez oroitzeak eta bizitako egoerataz gogoratzeak egiten die. Gainera denak presaka bizi garen bizitza honetan beraiek direla bakarrik lasaitasunez hartuta erantzungo luketenak elkarrizketa hauetako batean.
Eta guri erakusten digutena da jende berria ezagutzeak alde oso onak dituela gauza berriak ikasteko.
jueves, 24 de mayo de 2012
BALIABIDE ZERRENDA
Bertan aldizkaritza ikasgaiean egindako baliabide zerrenda bat azaltzen da. Lan honek zenbait gauza erakusten dizkigu, esaterako guk uste baino laguntza handiagoa dugu gizartean adibidez badaudela helduentzako zenbait institutu, beraien garaian ezin izan bazuten ikasi, beste aukera bat emateko. Baita ere ekintza desberdin ugari daudela adin guztietarako eta gure bizitzan zehar abentura onak izateko. Honek erakutsi digu nahiz eta interneten informazio ugari edo gehiegi egon, informazio horietako asko gezurrak izan daitezkela eta ez dela beti sinistu behar bertan agertzen diren gauza guztietaz. Baliabide zerrenda honetan esaterako, argi ikusten da aldizkari espezializati ugari daudela mota askotarikoak eta gauza berriak irakurtzeak abantaila handiak ekar ditzazkeela iruditzen zait. Batez ere, gauza berriak irakurtzerakoan zure ingurukoei laguntza hobea emateko aukera izango dugulako. Beste aldetik, hirugarren adinekoentzat bideratuta dago zeren uste dugu iñoiz ez dela berandu gauza berriak ikasteko.
Helduentzako institutuak
Helduentzako institutuak
Proiektu
zehatzak
Erakundeak
Baliabide
ezberdinak
Ekintza
posibleak
Aldizkari
espezializatuak
INKESTA
Inkesta hau egitea ez da batere zaila izan zeren oso gustuko dugu gu baino txikiagoei galderak egitea eta horrela haiek ere entretenitzea. Elkarrizketa hau grabatzeko arazo txiki batzuk eduki genituen irakasle askok ezezkoa eman zigutelako beraien ikasleak ateratzeko orduan. Gainera geletara joateko garaian galdetzen genuen ea norbaitek nahiko zuen elkarrizketan parte hartu baina ikasleriaren gehiengoak ezezkoa ematen zuen eta azkenik guk aukeratu behar izaten genuen nor aterako zen, eta ez ginen oso ondo sentitzen behartuak ikusten genituelako baina bagenekien elkarrizketa egiteko orduan gustura egongo zirela. Honekin ezagutzen ez nuen jendea ezagutzeko aukera izan dut eta ezagutzen nituenak sakonago ezagutzeko aukera eduki dut.
Galderak:
1.- Ba al dago 30 urte
bete baino lehen egin nahiko zenukeen zeozer?
2.- Zer oparituko zenioke
zure neska/mutil lagunari denbora asko daramazuela eta opari
espeziala izateko?
3.- Zer izan nahiko
zenuke haundia izatean?
4.- Imajinatu etxean
bakarrik zaudela zure gelan masturbatzen. Zer egingo zenuke zure ama
etxera itzuli eta zure gelara sartuko balitz?
Erantzunak:
D.B.H. 1-A
Gorka Soto:
1.-
Futbolari famatuekin Camp Now-ean jolastu.
2.- Ameriketara bidaia
bat.
3.- Arkitektoa izatea
gustatuko litzaidake.
4.-Arropaz aldatzen
nengoela esango nioke.
Julia Santa Catalina:
1.- Australiara joan
nahiko nuke.
2.- Erloju garesti bat.
3.- Abogatua izan nahi
det.
4.- Erositako arropa
berria probatzen ari nintzela esango nieke.
Aitor Arotzena:
1.- Futbolari batekin
hitzegin.
2.- Lore sorta bat eta
bonboi kaxa.
3.- Kiroletako kazetaria.
4.- Isilik geldituko
nintzateke.
Helene Vaqueriza:
1.- Famatu batekin
ezkondu nahiko nuke.
2.- Bidai erromantiko
bat.
3.- Andereinoa.
4.- Shook eran
geldituko nintzateke eta isil-isilik.
Jon Ander Almandoz:
1.- New Yorkera joan
naiko nuke edo futbolaria famatu batekin egon.
2.- Etxe handi bat
oparituko nioke.
3.- Futbolaria.
4.- Arropaz aldatzen ari
nintzela.
Rocio Reyes:
1.- Yate batean
Hawaiira joan eta bertan ezkondu.
2.- Zaldi bat, niri
asko gustatuko litzaidakelako.
3.- Zaldien albaitaria.
4.- Joateko esango
nieke eta atea itxiko nuke.
Odei Amiano:
1.- Urrezko baloia
irabazi nahi dut.
2.- Bonboiak.
3.- Futboleko
entrenatzaile profesionala.
4.- Nahigabe izan dela
esango nuke.
1.- Messi ezagutu
nahiko nuke.
2.- Lore sorta haundi
eta polit bat.
3.- Futbolaria.
4.- Etxera sartzen
daudela entzutean azkar azkar atea pestilloarekin itxiko nuke.
1.- Las Vegasera joan
nahi det.
2.- Nirekin ezkontzea
eskatuko nioke.
3.- Astronauta izan
nahi dut eta ilargian nire gauzak egin.
4.- Probatzeko zela eta
ez nuela berriro ezer egingo esango nieke.
Nerea Irastorza:
1.- Estatu Batuetara joan
nahiko nuke.
2.- Erloju bat erosiko
nioke.
3.- Medikua izan nahi
dut.
4.-Atea itxiko nuke.
Elene Vazquez:
1.-
Leku polit batera eramango nuke.
2.-Jatetxe erromantiko
batera eramango nuke, afaltzera.
3.- Pelukera, eskubaloi
jokalaria eta futbolaria izan nahiko nuke.
4.- Atea itxiko nuke,
lotxatuta.
KARTELA
Kartel hau nahi duenari ur azpiko mundu zoragarria ezagutzeko bidaia bati buruz hitz egiten du mediterraneoko itsasoan zehar. Gu bizi garen munduaz aparte, uretako mundua ezagutzeko aukera paregabea eskeintzen du, eta kartel hau idatzi dut nik oso gustuko dudalako arrainekin igeri egitea eta itsasazpiko paisaiak exploratzea. Heldu zein gazteei aukera hau ematea oso polita iruditzen zait, honela asko ikasten delako ur azpiko gauzen gan eta jakinarazten dugulako nola bizitzen diren arrain eta itsas animaliak hemengo kutsadura guztiarekin eta konturatu behar garela mundu hori ere oso garrantzitsua dela guztion osasunarentzat guk arrain eta itsas-animalia horietatik elikatzen garelako. Honekin asko ikasi dut itsasazpiko paradisu honetaz eta oso pozik nago interesgarria delako benetan.
ALBISTEA
Natura ondo zaindu behar dugu eta arrazoi honengatik egin dut honako albiste eder hau, kontuan eduki behar dugulako haiek ere landareak izan arren bizidunak direla eta gure akatsengatik galtzen ari garen edertasun bat dela. Albiste honekin adierazi nahi dut, edozein lekutan landare izugarri baliotsuak aurki ditzazkegula eta landareak ere balio handikoak direla gure osasunerako eta munduan dena ez dela teknologiaren menpe egon behar gaixotasun edo beste edozer gauza sendatu ahal izateko. Oso arraroa izan arren ere umeen baloreari buruz hitz egiten du honek, haiek aurkitu zutelako landare baliotsu eta miragarri hori, gure bizitzak aldatzeko balioko digun landarea.
Maddi
Jauregi Donostia
LANDARE
BERRI BAT AURKITU DUTE URUMEA IBAIAREN BAZTERRETAN
“Larroses
Magnificus” izeneko landare berri bat azaldu da aste honetan,
Donostiako Urumea ibaiaren bazterretan.
Aste
honetan zehar komunikabideetan entzun den gauza bakarra “Larroses
Magnificus” landare berriaren sorrera izan da. Donostiako Urumea
ibaiaren ertzean zebiltzan Donostiako unibertsitate bateko
neska-mutil gazte batzuk izan ziren landare berria aurkitu zutenak.
“Larroses
Magnificus” forma arraroko landarea izan arren,gainean dituen
loreen koloreak oso politak dira. Beheko aldea, hau da, zuztarraren
kolorea berde argi-argi bat da, erdialdean berde iluna du eta lorea,
urdin argiaren eta morearen nahasketaz dago osatuta. Txiki samarrak
dira bere loreak, eta nahiz eta Urumea ibai osoa landare horretaz
inguratuta egon, zenbait ikerlari jada ari dira landarea ikertzen zer
egin behar duten landarea ez desagertzeko eta kalitate honekoa
izateko.
Landare
hau zenbait zientzialariren ustez oso berezia, harrigarria zein
garrantzitsua izan daiteke zeren eta badirudienez
landare honen barruan, zenbait likido ezberdin daude eta hauek,
kantzerra eta beste zenbait gaixotasun sendatu omen dituzte.
Horregatik, mundu osoan ari da jende
guztia
Donostiara etortzen. “Larroses
Magnificus” landarea.
Neska-mutil
gazte horiek, Urumea ibaiari buruz lan garrantzitsu bat egin behar
zutenez, Urumeara joan ziren bertako gauzei ikerketak egitera. Baina
halako batean, “Larroses Magnificus” landarea ikusi zutenean,
konturatu ziren Urumea ibai osoa landare horretaz zegoela inguratuta
eta oso arraroa zela, baina inork ez zuenez ezagutzen horrelako
landarerik, Donostiako ikerlaririk hoberenei deitu zieten abisua
emateko.
Behin
ikerlariek landarea ikertu eta munduko ikerlaririk hoberenekin batera
hitz egin eta gero, konturatu ziren mundu osoko landarerik
garrantzitsuena izan zitekeela gaixotasun ugari eta larriak senda
ahal dituelako eta Donostian bakarrik topatzen zela.
Gazte
horiei esker, seguruenik milaka pertsonen bizia salbatuko direlakoan
dago mundu osoa, horregatik Donostiako udaletxean elkartuko dira
mundu osoko presidenteak hemendik bi hilabeteetara, 2012ko martxoaren
7an, neska-gazte horiei esker onak emateko, benetan zoriontzeko eta
albiste on hori ospatzeko.
Aste
honetan zehar, jada etorri dira jende asko bat munduko zenbait
herrialdeetatik esaterako, bai Txina, bai Amerika eta baita Afrikatik
ere landare sakratua ikustera eta neska-mutil gazte horiei eskerrak
ematera.
Jende
guztia ilusio handiarekin dago gertatutakoarengatik eta horregatik
den denak ahal duten azkarren ari dira Donostiara etortzen
hegazkinez. Jende askok oraindik ez du sinisten nolatan ahalko dituen
hain tamaina txikiko landare horrek, gaixotasun larriekin dauden
pertsonen bizitzak salbatu.
ERREPORTAIA
geroz eta jende gehiagok erabiltzen du hizkuntza hau egunerokoan,eta oso garratzitsua iruditzen zaigu gure hizkuntza ez galtzeko modu bat delako. Erreportai honetan, euskararen nazioarteko egunak duen garrantzia erakutsi nahi dugu.
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen
Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak
euskararen erabilera sustatzea izango du helburu. Euskararen Udal
Patronatuak egunero naturaltasunez euskara erabiltzera gonbidatu nahi
ditu herritarrak eta euskara ez dakitenek ere euskara ezagutzera eta
ikastera animatu nahi ditu. Azken finean, herritarrak eta gizartea
euskarara erakartzeko eta euskara erabiltzeko hainbat ekintza jarri
ditu martxan “ GUK ERE EUSKARAZ” lelopean.
Euskararekin sensibilizazioa duten
guztiek hartzen dute parte antolakuntzan.
Musika, antzerkia, zinema, literatura
edota bertsogintzarekin loturiko jarduerak eskainiko dira. Horietako
batzuk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren arren,
gehientsuenak Donostiak urtean zehar duen kultur eskaintzaren barruan
kokatzen dira. Horretaz, esku programaren helburu nagusia Donostian
dagoen euskarazko eskaintza azaleratzea da.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
Bakoitzak egiten dituen argazkiak
igotzeko we-orri bat egin dugu, webgunean bereiztuta azalduko dira
Donostiako irudiak eta Donostia kanpokoak.
Euskararen Ginkana sarean antolatuko
den lehiaketa bat da, azaroan hasiko da eta astero parte hartzaileek
webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko
diote . Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki (15 urtetik
gorakoentzat) eta banaka jokatuko da. Lau aste horietako galderak eta
probak gainditu dituztenak finalerako sailkatuko dira. Finala berezia
izango da, abenduaren 3an jokatuko baita Donostiako Boulevardean
jarriko den karpan. Sari banaketa ere bertan egingo da.
Bestalde, “Gazteak zinera eta
antzerkira” izeneko ekimena DBH, Batxilergo eta Lanbide heziketako
ikasleei zuzenduta dagoen ekintza prestatu dute. Aisialdia euskaraz
gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan
daitezkeen euskarazko filmak eta antzerki lanak eskaintzen zaizkie.
Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: “Izarren
argia” eta “Mugaldekoak”. Antzerkiari dagokionez, Zurriola
Antzerki Eskolako gazteek “Aterigaia eta Troia” eta “Eperren
mafia” izeneko antzezlanak eskainiko dituzte. Ekimen arrakastatsua
da oso eta Donostiako ikastetxe askotako 12 urtetik 18 urte bitarteko
ikasleak joango dira euskarazko zinema eta antzerkia ikustera:
guztira 3.000 lagunetik gora.
Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait
herritan ere mintzodromoak antolatuko dira abenduaren 3aren inguruan.
Bestalde, Donostiako auzoek ere
protagonismoa hartuko dute eta hiriko auzoetan Euskararen Eguna
ospatzeko ekitaldiak antolatuko dira. Auzotarrak eta auzo bakoitzeko
eragileak zein elkarteak ari dira auzoetako euskararen egunak
antolatzen.
Amaia Saldias, Maddi Jauregi eta
Itxaso Aramendi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)