geroz eta jende gehiagok erabiltzen du hizkuntza hau egunerokoan,eta oso garratzitsua iruditzen zaigu gure hizkuntza ez galtzeko modu bat delako. Erreportai honetan, euskararen nazioarteko egunak duen garrantzia erakutsi nahi dugu.
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen
Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak
euskararen erabilera sustatzea izango du helburu. Euskararen Udal
Patronatuak egunero naturaltasunez euskara erabiltzera gonbidatu nahi
ditu herritarrak eta euskara ez dakitenek ere euskara ezagutzera eta
ikastera animatu nahi ditu. Azken finean, herritarrak eta gizartea
euskarara erakartzeko eta euskara erabiltzeko hainbat ekintza jarri
ditu martxan “ GUK ERE EUSKARAZ” lelopean.
Euskararekin sensibilizazioa duten
guztiek hartzen dute parte antolakuntzan.
Musika, antzerkia, zinema, literatura
edota bertsogintzarekin loturiko jarduerak eskainiko dira. Horietako
batzuk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren arren,
gehientsuenak Donostiak urtean zehar duen kultur eskaintzaren barruan
kokatzen dira. Horretaz, esku programaren helburu nagusia Donostian
dagoen euskarazko eskaintza azaleratzea da.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
Bakoitzak egiten dituen argazkiak
igotzeko we-orri bat egin dugu, webgunean bereiztuta azalduko dira
Donostiako irudiak eta Donostia kanpokoak.
Euskararen Ginkana sarean antolatuko
den lehiaketa bat da, azaroan hasiko da eta astero parte hartzaileek
webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko
diote . Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki (15 urtetik
gorakoentzat) eta banaka jokatuko da. Lau aste horietako galderak eta
probak gainditu dituztenak finalerako sailkatuko dira. Finala berezia
izango da, abenduaren 3an jokatuko baita Donostiako Boulevardean
jarriko den karpan. Sari banaketa ere bertan egingo da.
Bestalde, “Gazteak zinera eta
antzerkira” izeneko ekimena DBH, Batxilergo eta Lanbide heziketako
ikasleei zuzenduta dagoen ekintza prestatu dute. Aisialdia euskaraz
gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan
daitezkeen euskarazko filmak eta antzerki lanak eskaintzen zaizkie.
Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: “Izarren
argia” eta “Mugaldekoak”. Antzerkiari dagokionez, Zurriola
Antzerki Eskolako gazteek “Aterigaia eta Troia” eta “Eperren
mafia” izeneko antzezlanak eskainiko dituzte. Ekimen arrakastatsua
da oso eta Donostiako ikastetxe askotako 12 urtetik 18 urte bitarteko
ikasleak joango dira euskarazko zinema eta antzerkia ikustera:
guztira 3.000 lagunetik gora.
Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait
herritan ere mintzodromoak antolatuko dira abenduaren 3aren inguruan.
Bestalde, Donostiako auzoek ere
protagonismoa hartuko dute eta hiriko auzoetan Euskararen Eguna
ospatzeko ekitaldiak antolatuko dira. Auzotarrak eta auzo bakoitzeko
eragileak zein elkarteak ari dira auzoetako euskararen egunak
antolatzen.
Amaia Saldias, Maddi Jauregi eta
Itxaso Aramendi
No hay comentarios:
Publicar un comentario