jueves, 24 de mayo de 2012

ALBISTEA


Natura ondo zaindu behar dugu eta arrazoi honengatik egin dut honako albiste eder hau, kontuan eduki behar dugulako haiek ere landareak izan arren bizidunak direla eta gure akatsengatik galtzen ari garen edertasun bat dela. Albiste honekin adierazi nahi dut, edozein lekutan landare izugarri baliotsuak aurki ditzazkegula eta landareak ere balio handikoak direla gure osasunerako eta munduan dena ez dela teknologiaren menpe egon behar gaixotasun edo beste edozer gauza sendatu ahal izateko. Oso arraroa izan arren ere umeen baloreari buruz hitz egiten du honek, haiek aurkitu zutelako landare baliotsu eta miragarri hori, gure bizitzak aldatzeko balioko digun landarea.


Maddi Jauregi Donostia
LANDARE BERRI BAT AURKITU DUTE URUMEA IBAIAREN BAZTERRETAN
Larroses Magnificus” izeneko landare berri bat azaldu da aste honetan, Donostiako Urumea ibaiaren bazterretan.
Aste honetan zehar komunikabideetan entzun den gauza bakarra “Larroses Magnificus” landare berriaren sorrera izan da. Donostiako Urumea ibaiaren ertzean zebiltzan Donostiako unibertsitate bateko neska-mutil gazte batzuk izan ziren landare berria aurkitu zutenak.
Larroses Magnificus” forma arraroko landarea izan arren,gainean dituen loreen koloreak oso politak dira. Beheko aldea, hau da, zuztarraren kolorea berde argi-argi bat da, erdialdean berde iluna du eta lorea, urdin argiaren eta morearen nahasketaz dago osatuta. Txiki samarrak dira bere loreak, eta nahiz eta Urumea ibai osoa landare horretaz inguratuta egon, zenbait ikerlari jada ari dira landarea ikertzen zer egin behar duten landarea ez desagertzeko eta kalitate honekoa izateko.
Landare hau zenbait zientzialariren ustez oso berezia, harrigarria zein garrantzitsua izan daiteke zeren eta badirudienez landare honen barruan, zenbait likido ezberdin daude eta hauek, kantzerra eta beste zenbait gaixotasun sendatu omen dituzte. Horregatik, mundu osoan ari da jende
guztia Donostiara etortzen. “Larroses Magnificus” landarea.
Neska-mutil gazte horiek, Urumea ibaiari buruz lan garrantzitsu bat egin behar zutenez, Urumeara joan ziren bertako gauzei ikerketak egitera. Baina halako batean, “Larroses Magnificus” landarea ikusi zutenean, konturatu ziren Urumea ibai osoa landare horretaz zegoela inguratuta eta oso arraroa zela, baina inork ez zuenez ezagutzen horrelako landarerik, Donostiako ikerlaririk hoberenei deitu zieten abisua emateko.
Behin ikerlariek landarea ikertu eta munduko ikerlaririk hoberenekin batera hitz egin eta gero, konturatu ziren mundu osoko landarerik garrantzitsuena izan zitekeela gaixotasun ugari eta larriak senda ahal dituelako eta Donostian bakarrik topatzen zela.
Gazte horiei esker, seguruenik milaka pertsonen bizia salbatuko direlakoan dago mundu osoa, horregatik Donostiako udaletxean elkartuko dira mundu osoko presidenteak hemendik bi hilabeteetara, 2012ko martxoaren 7an, neska-gazte horiei esker onak emateko, benetan zoriontzeko eta albiste on hori ospatzeko.
Aste honetan zehar, jada etorri dira jende asko bat munduko zenbait herrialdeetatik esaterako, bai Txina, bai Amerika eta baita Afrikatik ere landare sakratua ikustera eta neska-mutil gazte horiei eskerrak ematera.
Jende guztia ilusio handiarekin dago gertatutakoarengatik eta horregatik den denak ahal duten azkarren ari dira Donostiara etortzen hegazkinez. Jende askok oraindik ez du sinisten nolatan ahalko dituen hain tamaina txikiko landare horrek, gaixotasun larriekin dauden pertsonen bizitzak salbatu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario